XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HIPPIEK 20 urte daramatzate Kobenhavn-en

Danimarkako hiriburuan, Kobenhavn-en, duela 20 urte hippiek koartel zahar batean Cristiania izeneko komuna eraiki zuten.

Gaur 20. urtemuga ospatuko dute eta Danimarkako Defentsa Ministeritzak azken urteetan bezala beste ultimatum bat bota die.

Komunako biztanleei Cristianiako zonarik onenak kendu nahi dizkiete parke bat eraikitzeko.

Cristianiarrek, ordea, bereari eutsi eta ez dute amore ematen.

Komunakoak independienteak dira eta ez dituzte inoiz udalaren zergak ordaindu.

AMNESTY Internationalek Txina salatu zuen

Amnesty International (AI) giza eskubidearen alde lan egiten duen erakundeak Txinako agintariek agindutako atxiloketak salatu ditu.

AIk informe batean azaldu zuenez, azken urte hauetan milioika lagun atxilotu, torturatu eta epaiketarik egin gabe baldintza tamalgarrietan giltzaperaturik eduki zituzten.

Garai bateko disidenteentzat eraiki ziren konzentrazio eremuak martxan jarraitzen zutela ere adierazi zuen AIk.

JAPONIAn Finantz ministroak kargua utzi du

Ryutaro Hashimoto Japoniako Finantz ministroak dimisioa aurkeztu zuen bere karrera politikoa salbatzeko.

Hashimoto Japoniako burtsaren inguruan sortu ziren negozio ilunetan nahasturik zegoen.

Bera izan zen Iraken kontra ziharduten aliatuei dirulaguntza eskaintzeko konpromezua hartu zuen ministroa eta bere ospea oso handia zen, burtsako azpikojoetan nahastu zen arte.

EEBBetako Armadak aurten diru gutxigo izango du

Colin Powell Estatu Batuetako Armadaren buruzagi gorenak azaldu zuenez, Indar Armatuek aurten diru gutxigo jasoko zuten estatuko aurrekontutik.

Powellek adierazi zuenez, sovietarrak jadanik ez dira garai bateko etsai amorratuak eta horregatik erabaki zuen EEBBetako Gobernuak Armadari diru kopurua murriztea.

Aire eta Itsas Armadak ez ezik, Infanteriako unitateek ere beren medioak murriztuko zituztela iragarri zuen buruzagi gorenak.